XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

kontuan zekitenek idatziak, eta herriz herri banatu genituen kotxez, eliza eta komentu guztietan.

Edilik ez zuen argitaratu, baina banatu bai.

Baina zerbait argitaratu zuen Edilik, ezta?

Ikastolak hasi berri, ipuin batzuk atera genituen.

Ion Oñatibia eta biok hasi ginen ipuinak egiten.

Topatu genuen Boluetan argitaletxe bat, La Vasco Americana, Hego-amerikan ipuin asko saltzen zituena, gehienak klasikoak: Txanogorritxu, La Cenicienta...

Marrazkiak eginak zeuden, erdaraz zegoen testua euskaratu, eta merkeago horrela.

Lehendabiziko ipuinak horrela atera genituen, seiren bat.

Arrakasta izan zuten eta berehala desagertu ziren.

Gero, Kataluniako La Galerarekin antzeko zerbait egin genuen.

Politagoak ziren.

Lau edo bost atera genituen.

Ipuin horietatik etorri zen, hain zuzen, Durangoko Azokaren istorioa ere.

Pedagogia aldetik kritikak ez zenituzten jaso, irudiak kanpokoak zirelako?

Beste liburu bat argitaratu genuen, Haurtxoa izenekoa, irakurtzen ikastekoa.

Egileak Tolosako Itziar Orbea eta Arteta (Ainhoa abeslariaren aita) ziren.

Eta Lazkaon ikastolen arteko bilera batean aurkeztu zenean, jendeak ez zuen onartu. Geure giroko materiala behar genuela, eta ez kopiarik.

Argitaratzaile ezezik banatzaile ere izan zen Edili.

Konpromisoak ehundaka etortzen zitzaizkizun bai argitaratzeko bai saltzeko ere.

Adibidez, Villasanteren Historia de la literatura vasca, edo Oteizaren Quousque tandem nik baino gehiago Deustuko unibertsitarioen artean sartutakorik ez da izango.

Guk ez genuen argitaratu, baina banatzeko ekarri zizkiguten.

Eta berdin Sendoako liburuekin. Bi liburu horiek banatzearren arazoak izan nituen Edilin, ez baitzitzaizkien ortodoxoak iruditzen.

Durangoko Azokaren sorreran zerikusirik baduzu.

Ediliren goi mailako asmoak baino lurreratuagoa nenbilen ni.